XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaialdia beti pixka bat txapelketaren eskemaren antzekoa da.

Baina bestea beste gauza bat da, proportzioa gora beheran dago.

Zer proportzio?. Numero batzuk botatzeko, zenbaki batzuk....

Hi, zenbat aldiz nahi nuke jaialdi modu horretan kantatzea? %20 urte guztian zehar nahiko, eta beste guztia beste erara.

Horrelako proportzio bat, edo % hogeitamar.

Baina inola ere ez erdia baino gehiago jaialdi horietan, jaialdi programatu horietan.

Besteak eduki behar ditugu gehiago.

Proportzioa % hogeitamar, % hogei oso ondo egongo litzateke, gauza desberdina izango bait litzateke.

Gero, hik esan duana da nola jendeak eta abar.

Horrek gizartean oso esplikazio erreza dauka.

Alde batetik txapelketaren eragina eta abar... irudi hori, eta jaialdi horiek daukaten garrantzia.

Irratietan binaka egiten diren saio horiek ez ditutu sekulan entzun beti besteak.

Hori akumulatzen ari duk, ideia hori.

Baina zer gertatzen da?.

Irratian lan egin duen batek zinta bat betetzeko dauka ordu eta erdi batean.

Bi bakarrik daudenean joan behar du igoal Goizuetara eta han egon beharko du egun osoan, saioa ateratzen zaien eta ez zaien....

Ba segitzen badu beharbada harrapatuko du saio antologiko bat, bestela inoiz harrapatuko ez duena.

Baina klaro!, han egin behar du erbiari ikusi gabe itxoin eta ateratzen denean....

Zinta betetzeko probabilitate gutxiago, bait daki gainera horrela jasotakoak ez direla zuzenki irratian emateko modukoak.

Jartzen badira molde batzuk hura zuzenki irratira eramateko moduan dago.

Baina, adibidez, atzo Ataunen egin genuena ezin da irratian osorik eman.

Zergatik?. Gauza batzuk horrelakoak... kendu zera... beste gauza bat da hori.

Hori akumulatzen ari da.

Irratietan ez duzu entzungo binaka bi bertsolarik ordu laurden batean jo eta fuego egin dutena, ez duzu entzungo.

Zergatik? ez dutelako hartzen.